ANTZERKIA

'Zuri' antzezlana egongo da ikusgai Karabie Gaztetxean

Asier Abrisketa 2023ko urtarrilaren 2a

Gaur taularatuko dau Goitibera konpainiak espetxeek presoengan daben eragina aztertuten dauan melodramea, 19:00etan.

Karabie Gaztetxeak gabonetako egitarauagaz segiduten dau eta gaurkoan, urtailak 2, antzerki bat egongo da ikusgai, Goitibera konpainiaren Zuri hain zuzen be. Saioa Iribarrenen gidoi eta zuzendaritzapean, Gaizka Chamizo eta Ander Basalduak interpretautako obrea da Zuri. Publiko helduarentzako ikuskizun laburra da, 25 minutu, euskeraz. Antzerki saritua da gainera, euskerazko piezarik onenaren Kriseilu saria jaso dau eta Ander Basalduak aktore onenaren saria be lortu dau, Pabilioi 6ko antzerki arinaren IX. Jardunaldietan.

Goitibera konpainiak azalduten dauanez, kartzelek presoengan daben eragina aztertuten dauan melodramea da antzezlana: "Espetxean oso erraz sartu daiteke baina bertatik ateratea ez da inoz erraza izan. Zoritxarrez, sistema kapitalistak oindino erabilten dituan instituzino zaharkitu honeetan gertatuten diran istorioetariko bat da hau".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!