Gabonzahar egunean, atzen urteetan ohikoa dan lez, Lemoako Bagabiz Badatoz ekimenak deituta, 18:30ean, Lemoako Tomas Linaza deportaua, herriko kaleetan gura dabela aldarrikatzeko manifestazinoa egingo da Plaza Gorrian. Ostean, ekitaldi bat egongo da. Tomas Linaza herriratzea eskatuteaz gainera, euskal deportauak, presoak eta igeslariak etxera bueltetea ahalbidetzen dabezan politikak eskatuko dabez bertaratutakoek.