KULTUREA

Lemoako Udalak Kotxepin Kultur Etxeko abonu kanpainea sustatzeko ekimena sortu dau

Ixone Arana 2022ko abenduaren 27a

Kultura opari bat da! lelopean jarri dabe abian ekimena.

Lemoako etxe guztiek Kultura opari bat da txartela jaso dabe. Gabonen atarian jarri dabe martxan kanpainea eta kultura arloa sustatzea dauka helburu. “Kotxepineko bazkide egitearen abantailen barri emotea ez ezik, kulturak herritarrei emoten deuskunari balioa emotea eta kultur industriari merezi dauan garrantzia emotea da”, azaldu dau Saio Elejabarrieta, Lemoako alkateak.

Kultura oparitzea ipini gura izan dabe erdigunean, danontzat opari bat dala azpimarratuz. Kotxepin Kultur Etxeko bazkide izateagaz batera, %30eko deskontua dago kultur ekimenetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!