MENDIA

Alex Txikon Manasluko tontorra neguan egiten saiatuko da

Bea Azpiri 2022ko abenduaren 27a

Alex Txikon alpinista lemoaztarra, neguan eta oxigeno artifizial barik Manaslura igoten saiatuko da aurten be.

Manaslu munduko zortzigarren mendirik altuena da eta 8.163 metroko altuerea dauka. Txikon bitan saiatu dan arren, oindino ez dau lortu tontorra neguan zapaltzea.

Abenduaren 26an heldu zan Txikon bere espedizinokide batzukaz Beheko Kanpamentura. Espedizino taldea, Simone Morok, Cheppal Sherpak, Pasang Sherpak eta aurreko batzuetan Txikonen espedizinokide izan diran beste batzuek osotuten dabe. Oingoan Beheko Kanpamentua 3.700 metrora ipini dabe, aurreko espedizinoetan baino 1.200 metro beherago, edurte eta edur-jausietatik babestuago egoteko. "Manasluko gailurrera heldu zan lehen japoniar espedizinoak bere Beheko Kanpamentua altuera horretan ipini eban eta guk gauza bera egingo dogu" azaldu dau Txikonek prensa-ohar batez.

Manaslura, mendebaldeko zonaldetik igoten saiatuko dira, 2021ean ikusi ebenaren arabera hori dalako ibilbide bideragarri bakarra urteko sasoi honetan.

Eguzki-plakak

Txikonek EKI Fundazinoak itxitako eguzki plakak erabiliko ditu Behe Kanpamenturako energia sortzeako. Asmoa da, espedizinoa amaitutakoan, eguzki-plaketako bat inguruko ikastetxe bateri emotea.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!