udal hauteskundeak

Eukeni Bikarregi izango da EH Bilduren Lemoako alkategaia

Asier Abrisketa 2022ko abe. 23a, 11:48

Ogasun zinegotzi eta alkateorde izandakoak hartu gura dau Saioa Elejabarrietaren lekukoa, "Lemoa osasuntsua, jasangarria, parekidea eta bizia eregiten jarraitzeko".

Eukeni Bikarregi, EH Bilduk osotutako udal gobernu taldean Ogasun zinegotzia da egun eta alderdiaren proposamena onartu dau, 2023ko maiatzeko udal hauteskundeetan Lemoako alkategai izateko. Helburua, Lemoan EH Bilduk Saioa Elejabarrietagaz hasitako "proiektu eraldatzailea landuten jarraitutea" da. Bikarregik azaldu dauanez, esperientzia eta ilusinoa dira alkategai izateko errazoi propio nagusiak.

Izan be, Ogasun zinegotzi lez atzen urteetako udal aurrekontuen arduradun nagusia izan da. Adibide lez ipini dau Kotxepin eta zenbait obra: "Atzen urteetan Udalak egin dauzan inbersino ekonomiko garrantzitsuenak, Kultur Etxe barria edo Arraibiko obrea, berbarako, milioi batetik gorakoak biak, gure aurrekontuagaz onartu doguz, krediturik eskatu behar barik". Gainera, Elejabarrieta haurdun egon zanean, bera izan zan alkateordea.

Datorren legealdiko erronken inguruan ostera, Bikarregik onartu dau aldaketa handiak biziko dirala, "egungo sistema ekonomikoa jasanezina" dalako eta "krisi klimatikoari aurre" egin beharko jakolako. Burruka honeek, udal mailan be landu beharko dirala azaldu dau eta horretarako, Lemoa 2030 proiektua landuten jarraitzeko borondatea erakutsi dau, puntu batzuekaz kritikoa izan arren.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!