herri kirolak

Euskadiko Trontza Txapelketea irabazi dau Ruth Linazak

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 19a

Garbiñe Lopez de Uraldegaz lortu dau markea, bost minutu eta zortzi segundotan egin ditue hamar ebagiak.

Domekan jokatu zan, Gernikan, Euskadiko Trontza Txapelketea eta bertan lehiatu zan Ruth Linaza lemoaztarra Garbiñe Lopez de Uraldegaz batera. Maria eta Ainhoa Iraizoz ahiztak ziran faboritoak baina atzenean, Linaza eta Uraldek minutu batetik gorako aldeagaz amaitu eben probea. Bikote bien lehia estua izan zan, baina seigarren ebagian aurreratzen hasi eta txapela jantzi ahal izan eben.

Bost minutu eta zortzi segundotan amaitu eben probea txapeldunek, hamar ebagi guztira. Iraizoz ahiztek sei minutu eta hamazazpi segundo behar izan ebezan, eta Antsoaingo Lucia eta Irunek hamahiru segundo gehiago. Laugarrenak barriz, ia bederatzi minutu, Arratzuko Piratak taldeko Mendinueta eta Gezuraga bikotea; eta bostgarren postua Lorea Rojo eta Amaia Jimenezentzako izan zan.

Txapelketa aurreratuteko eskaerea

Ruth Linazak BEGITUri azaldu deutsanez, trontza txapelketak udan jokatu dira betidanik, baina atzen edizino bietan, Euskadiko Txapelketea abenduan jokatu da. Horrek, kirolarientzako suposatzen dau, "entrenamentuak hainbat hilabete luzatzea". Izan be, lurraldekako txapelketak udan jokatuten dira eta "orduan gagoz gure puntu gorenean". Linazak aitortu dauanez, kirolariek ez dabe jaso federazinoaren azalpenik. Gainera, lemoaztarrak azaldu dau sokatirea eta beste proba batzuk be badagozala negu sasoian eta bietarako entrenau behar dirala: "Bakarragaz topera bagabiz ondo, baina biak buztartu behar ...". 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!