ipuin kontalaria

'Gabonetako ametsak' entzungo ditue gaur Lemoako umeek

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 14a

Kotxepinen egongo dau gaur Izaskun Mujika ipuin kontalaria bost urtetik gorako umeentzako ipuinakaz.

Gaur, abenduak 14, Izaskun Mujika antzezle eta narratzaileak Gabonetako ametsak izeneko kontaketea egingo dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, 18:30ean. Gabon gauerako hamar egun faltau diranean, umeen gabonetako ametsak biztuko dauz, sasoiko kontaketakaz.

Nafarroako Antzerki Eskolan egin ebazan Mujikak Arte Dramatikoko ikasketak eta antzerki talde askogaz dabil lanean, Atikus eta Pasadas las 4, besteak beste. Joko dramatikoko irakaslea izana da NAEn eta Lehen Hezkuntzako zentroetan. Ingumak antzerki taldeko sortzaileetakoa be dada. Narratzaile munduan, 2000an hasi eban ibildidea. Geroztik, bakarrik zein alkarlanean, Euskal Herriko liburutegi, ludoteka eta ikastetxeetan aritu da ipuinak kontatetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!