Mendia

Alex Txikon eta Javier Lopez Everesteko kanpamentu nagusirako bidean dagoz

Asier Abrisketa 2022ko abenduaren 12a

Mendizale lemoaztarrak hamar eguneko trekkinga egingo dau Javier Lopezegaz batera, garun-paralisia daukan zallatarra.

Zapatuan heldu zan Javier Lopez Katmandura eta bertan alkartu zan Alex Txikonegaz. Aurretik, erronka garrantzitsua daukie Lemoako mendizaleak eta garun-paralisidun zallatarrak: munduko mendi altuenaren kanpamentu nagusira heltzea, 5.364 metroko altuerara. Horretarako, hamar egun inguru egongo dira oinez, eta biak agertu dira ilusinoagaz.

“Urduri nago, baina erronkeari ekiteko gogoz”, esan eban Javier Lopezek bidaiagaz hastean eta Txikonek, "ilusinoz gainezka" dagozala gehitu eban: “Izugarria da Javik daukan borondatearen indarra ikustea. Gu guztiak motibatzen gaitu. Bera hemen egotea asko da. Ziur nago irekiko dauan bidea motibazinoa izango dala jente askorentzat. Jarraitu beharreko eredua da, zalantza barik”.

Ezinezkoa helburu

Javier Lopez eta Alex Txikon aurten alkar ezetu dira lehenengoz, Urbegi Fundazinoak banatzen dauzan Ezinezkoa Sarien banaketa ekitaldian, bagilean. Ekimen horren helburua, "gainditzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko espirituaren bitartez laneratzea lortu daben eta, gainera, antzeko egoeran dagozan beste persona batzuen erreferente eta eredu bihurtu diran zaurgarritasun-egoeran dagozan kolektiboetako personen bizi-ibilbideak aintzatestea, gizartean zabaltzea eta balioestea" da. Bertan egin eutsan Txikonek Lopezeri proposamena eta zemendian egin eben espedizino berezi honen aurkezpena Zallan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!