ipuin kontaketea

'Basoko sekretuak' ezetuko ditue umeek

Asier Abrisketa 2022ko aza. 30a, 11:11

Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da Ameli eta Xirrikituen Jostunek-en ipuin kontaketa musikatua gaur, hilak 30, arrastiko 18:30ean.

Gaur, zemendiak 30, bi eta hiru urte bitarteko umeentzako Basoko sekretuak ipuin kontaketa musikatua egongo da ikusgai Lemoako Kotxepin Kultur Etxean. Amaia Elizagoienek eta Irati Celestinok, Ameli eta Xirrikituen Jostunek, kontauko ditue 18:30etik aurrera basoa sentidu, bizi eta maitatzeko ipuinak.

Emonaldi honen bidez, umeek sasoi bakotxean basoan gordeten diran sekretuak ezetuko dabez, animalien bitartez. Holan, hartu-emonak, laguntasuna, norberaren buruan eta inguruan konfiantzea, aniztasuna, hezkidetzea, naturearen zaintza, eguneroko errutina eta euskal mitologia landuko ditue.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!