Berbaldia

Guatemalako sendatzaile bategaz tertulia egingo da gaur Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko aza. 24a, 11:38

Karabie Gaztetxean izango da Feminismo comunitario territorial de Guatemala tailerra Red de Sanadoras Ancestrales taldeko kideagaz, 19:00etan.

Karabie Gaztetxeak eta Zaplast talde feministeak antolatuta, zemendiaren 24ean Feminismo comunitario territorial de Guatemala -Guatemalako lurraldeko feminismo komunitarioa- izeneko tertulia egongo da 19:00etan. Hau gidatuteko konbidatua, antxinako teknikak erabilten dauzan sendatzailea da, Tzk'at Red de Senadora Ancestrales taldekoa.

Talde honen izenak, Tzk'at, sarea esan gura dau quiché hizkuntzan, era berean antxina kosmologia maiarraren printzipioetako bat da. Halanda be, sendaketen inguruan bakarrik ez, sareak andra indigenen defensan egiten dau burrukan. Andra indigenen berreskuratze emozional eta espiritualeko prozesuetan parte hartzean dabe, kriminalizazino- eta judizializazino-arazoen aurrean, antxinako lurraldeak defendatzen dabez eta beren komunidadeen bizitzaren alde burrukatuten dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!