Mendia

Irazu Aranburuk eta Oihana Kortazarrek irabazi dabe Lemoatx Traileko lasterketa nagusia

Asier Abrisketa 2022ko aza. 21a, 12:09
Argazkiak: Ganzabal Mendi Taldea.

Hamasei kilometroko lasterketan ostera, Ander Iza eta Onintza Odriozola gailendu dira.

Domekan jokatu zan Lemoako Ganzabal Mendi Taldeak antolatutako Lemoatx Trail mendi lasterketearen seigarren edizinoa. Eguraldiak lagundu ez eban arren, egitarauak aurrera egin eta programautako martxa biak zein lasterketa biak egin ziran: hogeta lau kilometroko martxea, hogetalau eta hamasei kilometrotako lasterketak eta atzena, martxa txikia.

Jokoan lasterketa biak egon ziran, hogeta lau kilometrokoak 1.350 metroko desnibela izan eban, Lemoatik Belatxikieta igon, Tallerretara bajatu eta Lemoatx igon eben helmugea zapaldu aurretik. Ailegetan lehen gizonak Irazu Aranburu, Jon Durana eta Ander Lopez izan ziran; andrak barriz, Oihana Kortazar, Oihana Azkorbebeitia eta Montserrat Vazquez. Ganzabaleko kide azkarrenak be saritu ebezan: Tamara Txikon eta Markel Aierdi.

Hamasei kilometroko lasterketak barriz, 800 metroko desnibela izan eban; Belatxikietara igon eta bajatu. Bertan Ander Iza, Jon Goiria eta Ibai Cebrianek osotu eben gizonezkoen podiuma; andrazkoena ostera Onintza Odriozolak, Estitxu Azpitartek eta Irati Casaisek. Ganzabaleko kide arinenak barriz, Kevin Lucha eta Ainara Fernandez izan ziran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!