Lemoako Udalak eta merkatarien alkarteak kontsumo bonuak ipini ditue herritarren eskura, urtailaren 15era arte herriko komertzioetan beherapenak lortzeako. Hiaren 15ean hasi da kanpainea eta parte-hartzean daben komertzioetako bakotxean, hamabost bonu egongo dira. Bonuaren prezioa hamar eurokoa da baina bonuagaz erosterakoan, hamabost euroko balioa izango dau.
Zazpi dira kanpainara batu diran komertzioak: Tximeleta gozoki denda, Lezat estetika zentroa, Amorrortu taberna jatetxea, Merceria Josier, Laiane ileapaindegia, Kresala taberna eta Argazkilune. Bonu kanpaineagaz batera, Lemoako Merkatari Elkarteak oindino alkartearen parte ez diran komertzioak deitu dauz, alkartearen parte izan daitezan.
Alkartea komertzioentzako laguntzea dala azaldu dabe; besteak beste, urteko lau bonu kanpainetan parte-hartzean, sare sozialetako ikusgarritasunean eta herriko merkataritza zabalpenean eragiten daualako. Bazkide izateko, lemoakome@gmail.com helbidera idatzi behar da.