Mendia

Lemoatx Trail lasterketeagaz amaituko dira Kirol eta Ariketa Fisikoaren Jardunaldiak

Bea Azpiri 2022ko aza. 17a, 10:35

Astelehenean hasi ziran kirol jardunaldiak Lemoan eta domekan jokatuko dira Lemoatx Traileko lau lasterketak, 08:00retatik aurrera.

Astelehenean, hilak 14 hasi eta domekara arte, kirol eta ariketa fisiko jarduera ugari egongo dira; ibailaldi gidatuak, txapelketak eta erakustaldiak, tartean. Domekan Lemoatx Trailaren VI. edizinoak zarratuko dauz jardunaldiok.

Helduentzako ibilaldi gidatu bat, intensidade handiko entrenamentuko saio bi eta Spinning saio bi egin ostean, atzo, hilak 16, Padel txapelketea jokatu zan ume eta nagusien parte-hartzeagaz.  17:30ean, helduentzako Osasuna: gorputza eta burua izeneko tailerra be egin zan Kotxepin Kultur Etxean. 

Gaur, hilak 17, 16:00etan, 9 eta 11 urte bitarteko umeentzat saskibaloi saioa eta 14 urtetik gorakoentzat hirukoen txapelketea egongo dira kiroldegian. 17:30etik 19:00etara, beste tailer bat egongo da; oingoan 60 urtetik gorakoentzat izango da, Elikadura gure osasunean izenpean jubiladuen egoitzan emongo dana. Tailerrak bigarren saio bat be izango dau hilaren 24an. Atzenik, 18:30ean, andrazkoek galapan egiteko saioa egongo da eskolatik urtenda.

Barikuan, peloteak izango dau protagonismoa, ping-pong txapelketea eta eskupelotako 3 modalidaderen erakustaldiagaz. Ping-pong txapelketea 12 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek jokatuko dabe 18:00etan, Gaztelekuan. Eskupelota erakustaldia barriz, kiroldegian izango da 18:00etan.

Zapaturako, hilak19, Guraso Elkarteak Duatloi Txikia antolatu dau. Bertan, LH1 eta LH6 bitarteko umeek hartuko dabe parte eta eskolan izango da. Arrastian, 16:00etatik 18:00etara, leku berean, bizikleta ginkanea egongo da 7 urtetik gorakoentzat, Lemoako Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Eta 17:30ean, Gaztelekuan, Million Dollar Baby proiektauko dabe. Lemoatx Trail Lasterketearen VI. edizinoak zarratuko dauz Kirol eta Ariketa Fisikoaren Jardunaldiak. 

Lemoatx Trail

Domekan, hilak 20, goizeko 08:00retan hasiko da Lemoatx Trail, martxa luzeko martxalariak abiatzen diranean. Lasterketa nagusia 09:15ean hasiko da; 10:00etan, lasterketa laburra eta 10:15ean, 8 kilometroko martxea. Herrian jai giroa egongo da. Mendiko materiala, kamisetak, txapelak eta sudaderak salduteko salmahaiak egongo dira eta taloak eta jatekoa erosteko aukerea be egongo da. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!