azokea

Nekazaritzako elikagaien azokea egongo da Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko aza. 10a, 11:33

Domeka goizean izango da merkadua eta postuez gain, perretxiko erakusketea be egongo da ikusgai.

Lemoako hogeta hirugarren nekazal azokea zemendiaren 13an, domekea, egingo da Arlonagusia plazan, 10:00etatik aurrera. Bertan, inguruko ekoizleek hogei postu beteko ditue gaztaia, eztia, barazkiak eta bestelango produktuak eskainiz.

Horrezaz gain, Ganzabal Mendi Taldeak perretxiko erakusketea egingo dau Atxetako plazan, 10:00etatik 14:00etara. Gure parajeetan topau daitekeazan perretxiko eta onddo ugari ezetuteko aukerea egongo da, jatekoak zein pozoitsuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!