berbaldia

Umeen artean euskerea buztartuteko gurasoentzako berbaldiak antolatu dira Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko aza. 9a, 10:41
argazkia: Barren.eus

Hilak 9 eta 23an, euskeraz ez dakien gurasoentzako eta euskeraz dakien gurasoentzako berbaldi bana emongo dira, 17:00etan eta 18:30ean hurrengoz hurrengo.

Lemoako Udaleko Euskera sailak, umeen euskera erabilerea bermatuteko berbaldi zikloa antolatu dau hileon. Zemendiaren 9an eta 23an izango dira berbaldiok jubiladuen txoko gaineko aretoan, eta egun bakotxeko bi egongo dira: euskeraz ez dakien gurasoentzako 17:00etan eta guraso euskaldunentzako 18:30ean. Bietan egongo da zaintza zerbitzua. Saioen gidaria Paula Kasares izango da, soziolinguistika doktore eta Nafarroako Unibersidade Publikoko irakaslea.

Euskeraz moldatuten ez diranentzako saioen izenburua No sabemos euskera. ¿Cómo ayudaremos a nuestras/os hijas/os? da. Bertan umeekaz euskerea aktiboki erabiltearen garrantzia azpimarratuko da, "eta gurasoei ohartarazo hizkuntzearekiko izan ahal daben rolak be zeresana izan ahal dauala".

Garaso euskaldunentzako berbaldia ostera, Haurrok, egin ezazue euskaraz! Lelo horretatik harago da. Bertan, hizkuntza ohituren eraginaren inguruan arituko da Kasares, eta euskerearen alde guraso lez egin daitekena, edo egin ezin daitekena, azalduko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!