jasangarritasuna

Lemoako Udalak bihar hasiko dau 2030 Agenda Plana zehazteko prozesua

Asier Abrisketa 2022ko aza. 2a, 17:18

Saioa Elejabarrieta alkatea eta eta Kaiet Oribe udal idazkaria.

Hasteko, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak aurkeztuko jakiez herritarrei Kotxepinen, 18:30ean.

Lemoako Udalak, Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarriaren bidean proposatutako 2030 Agenda Plana garatuten hasiko da aurrerantzean. Herriko plana garatzeko, herritarren parte-hartzea gura dabela adierazo dabe Udaletik eta hartu-emonagaz hasteko, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak zer diran azaltzeko aurkezpen bat prestau da. Zemendiaren 3an, eguena, Kotxepin Kultur Etxean egingo da aurkezpena, arrastiko 18:30ean.

Aurkezpenaren helburua, hiru galderari erantzuna emotea izango da: "Zer da 2030 Agenda?", "Zer egin da Lemoan 2030 Agendaren testuinguruan?" eta "Zeintzuk dira Lemoan datozen urtetan doguzan erronka nagusiak?". Gero, galdera honeek argitu ostean azalduko dira Lemoa 2030 prozesuaren gakoen aurkezpena.

Saioa Elejabarrieta alkatea, 2030 Agendaren inguruan: "Hitz potoloak, helburu beharrezkoak, baina seguraski urrunak egingo zaizkionak kale mailako herritarrari. Galdera litzateke: zer ekarpen egin diezaioke Lemoa bezalako herri batek Nazio Batuetatik datorren halako proiektu handi bati?"

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!