Karabie GZTX

Karabie Gaztetxearen XXIII. urteurrena ospatuko da zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko urr. 27a, 11:21

Eguerdian txupina botateagaz batera hasiko da jai giroa; tertulia, poteoa, bazkaria eta olinpiadak egingo ditue egunez, gauean barriz, Arratians eta Very Txarrak taldeen kontzertuak egongo dira.

1999an, gazte batzuek harrobiaren txaboletako bat okupau eben Lemoan eta bertan sortu zan Harriketarrak Gazte Asanbladea. Karabie izeneko gaztetxe harek urtebete iraun eban, erre zanera arte. Espazio barik, asanbladako kideek eta herritarrek eskola izandako Udalaren eraikina eskatu eben eta bertan egin ditue atzen 22 urteak. Lemoako gizarte eragile aktibo bihurtu da Gaztetxea. Izan be, herriko bizitzaren parte izan da beti eta gizarte mobimentuko herriko talde asko urten dira bertatik.

Urte luze honeek gogoan izan eta datozenak gogoz hartzeako, urri bigarrenaren 29an asanbladearen hogeta hirugarren urteurrena ospatuko da Karabie Gaztetxean:

  • 12:00etan, txupinazoa.
  • 12:30ean, Izan zirelako gara, asanbladako belaunaldi arteko tertulia.
  • 13:30ean, poteo musikatua.
  • 15:00etan, bazkaria.
  • Bazkalostean, olinpiadak herritik.
  • 23:00etan, kontzertuak: Arratians eta Very Txarrak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!