ipuin kontalaria

'Ipuin kuttunak' kontauko dauz Amaia Fernandezek Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko urr. 26a, 11:49

Kotxepin Kultur Etxean egingo da umeentzako ipuin kontaketea gaur, hilak 26, 18:00etatik aurrera.

Urri bigarrenaren 26an, eguaztena, Amaia Fernandez ipuin kontalaria Lemoako Kotxepin Kultur Etxean izango da, Ipuin kuttunak umeentzako emonaldi literarioa aurkezten, 18:00etan. Lau eta zortzi urte bitarteko umeentzako ipuin kontaketea izango da.

Fernandezek, aurretik egindako kontaketetan berak zein umeek gehien disfrutau dabezan ipuinen aukeraketea dakar Lemoara. Izan be, garrantzi handikoa dala uste dau norberak be kontaketea disfrutetea, ilusino eta emozinoa "transmitidu" egiten dala defendatzen daualako. Holan, saioan "ipuinak berak transmitiduten dituan balioez gainera, taldean zelan aritu, berbearen eta emozinoen garrantzia, alkarrizketa eta taldean agertuteko ausardia" landuko da umeakaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!