JANTZEA

Barikuan Dantzan Plazaz Plaza egongo da Lemoan

Ixone Arana 2022ko urr. 13a, 11:41

Durundi Barri jantza taldeak prestatu dau jarduerea. Barikuan arrastiko 18:30ean Txoanen batuteko aukerea egongo da. 

Plazaz Plaza jantzaldia 2019 egin zan lehenengoz, aurten be plazea girotuteko asmoagaz datoz. Durundi Barri jantza taldeak BEGITU-ri azaldu deutso 2018an taldearen bizi iraupena kolokan egoala, jantza-irakasle baten faltan egoan taldea. Egoereri aurre egiteko gurasoek erreleboa hartu eta taldearen ardurea hartu eben. 

Gaur egungo egoerea hobea izan arren, proiektuan sartu gura daben familiak dagoz baina jantza-irakasleen faltea dala-ta, umeen ratioak gura dabezanak baino txikiagoak dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!