ANTZERKIA

'ETAren agiri bulegoa' antzezlana Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko urr. 6a, 12:01

Zapatuan taularatuko dau Gilkitxaro antzerki taldeak "metraileta baten erritmoa" daukan komedia laburra, Kotxepinen 19:30ean.

Urri lehenengoaren 8an, zapatua, Gilkitxaro antzerki taldeak ETAren agiri bulegoa antzerki laburra taularatuko dau Kotxepin Kultur Etxean. Petral Bilbao eta Makal Xiberu protagonistatzat dituan komedia hau Ane Zabala eta Galder Perezek zuzendu eta antzezten dabe, 2019ko Durangoko Azokan estreinau ebenetik.

"Non hartzean dira herri honen erabakiak, bulego ala barrikadetan?"

"Metraileta baten erritmoa" daukan komedia eta "usaintzeko teatro" moduan definiduten dabe antzezlana. Umoretik landuta, eszenaratze kurioso bategaz Petral Bilbaoren, ETAren agiri bulegoko langilearen, kontakizuna dakar lan honek. Petral Bilbaoren lana ETAren zigiluak banatzea da eta Makal Xiberu bulegora doa eginkizun sekretu bategaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!