Kontzertua

Keu Agirretxea Lemoan izango da barikuan

Asier Abrisketa 2022ko ira. 29a, 11:19

Gitarra-jole eta abeslariak kontzertua eskainiko dau urri lehenengoaren 30ean, 20:00etan Kotxepin Kultur Etxean.

Keu Agirretxea bakarlaria da egun, baina ibilbide musikal luzea daroa hainbat talde ezagunetan be. Bakarlari lez, bederatzi lan argitaratu dauz daborduko, Ura eta bakea diskoa da atzena, 2019koa. Aurretik, 1990eko hamarkadan Etsaiak taldearen parte izan zan eta Governors taldeagaz be ibilitakoa da, Collage diskoaren garaian. Beste alde batetik Fjord, Uek eta Psychophony taldeen kide be izan da.

Bakarlari moduan egindako lanetan, hainbat musikariren parte-hartzea be izan dau. Holan, Jairo Zavala Depedro, Olatz Salvador, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxagagaz egon da alkarlanean. Esne Beltza taldean be hartu eban parte, Gazta zati bat grabetan eta hainbat antzerkirako musika grabazino be egin ditu, Hozkailua eta Boxon(s) berbarako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!