ipuin kontalaria

'80 amandre' ipuin kontaketea Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko ira. 26a, 12:42

Dorleta Kortazarrek kontauko dau istorioa, hilaren 28an Kotxepin Kultur Etxean, 18:30etik aurrera.

Oteizaren berbetan, 80 amandre baino ez ei dira behar antxinako andrak egungoakaz lotzeako. Kortazarrek barriz, nahikoa izan dauz lau, holan laburtuten dau kontaketea bere webgunean:

"Nik 4 amandre nahikoa izan dodaz munduan nire txokoa topetako, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan alkartu dodazanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi eben andren istorioak dira honeek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez be irribarrea begietan daukien amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!