Karabie GZTX

Barikuan zine saioa egongo da Karabien

Asier Abrisketa 2022ko ira. 15a, 11:50

Hilaren 16an, Fermin Muguruzaren Black is beltza pelikulea proiektauko da Lemoako gaztetxean, 20:00etan.

Lemoako Karabie Gaztetxe barriztuan Zinemaldia ospatuko da urri lehenengoaren 16an eta bertan, Black is beltza (Fermin Muguruza, 2018) pelikulea egongo da ikusgai iluntzean. Pelikula honek Manex Unanueren fikzinozko istorioa kontetan dau.

New Yorken San Ferminetako erraldoiakaz desfilea egitera konbidatua izan ostean, erraldoi baltzak urteteko debekua jasoten dabe konpartseroek eta Manexek, honeetako baten garraiatzailea, hasarratuta Euskal Herrira bueltatzeari uko egiten deutsa. Holan, "maitasuna, iraultza eta espioitza" ardatz izango dauzan bidaia bateko istorioa da pelikulea; Manex, 1960. hamarkadako gatazka ugariren lekuko bihurtuko dalarik: Kubako iraultzaile eta CIAren arteko talkak, Black Panthers antolakundea, Malcolm X-en hilketea eta Gerra Hotza, besteak beste.

Black is Beltza II

Black is beltza pelikulearen bigarren zatia hileon estreinauko da, 23an Donostiako Belodromoan eta 30etik aurrera, zineetan. Oingoan, Fermin Muguruzak Ainhoaren istorioa kontetan dau, Manexen alabarena hain zuzen be. Bertan, Bolivian jaio eta Kuban hezitako protagoniste Euskal Herrira joango da, aitaren lurra ezetutera 1988an. Josune kazetaria ezetu eta Libano, Afganistan eta Marseillara egingo dabe bidaia, Gerra Hotzeko atzen urteen testuinguruan, narkotrafiko sareak trama politikoakaz alkartzen diran munduagaz egingo dabe topo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!