txotxongiloak

Erreka Mari txotxongilo ikuskizuna egongo da ikusgai Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko ira. 15a, 11:04

Txotxongillo Taldearen ikuskizun historikoa zapatuan izango da Kotxepin Kultur Etxean, 18:00etan.

Urri lehenengoaren 17an Txotxongillo Taldeak lehenengoz 1978an taularatutako ikuskizuna dakar Lemoako Kotxepin Kultur Etxera: Erreka Mari. Rosa Mari Martinezek eskainiko dau hiru eta zortzi ute bitarteko umeentzako txotxongilo emonaldia. Bertan, Euskal Herriko atzen laminaren istorioa entzun ahalko dabe umeek umorez eta samurtasunez, eta errekak garbi mantenidutearen garrantzia be azpimarrauko da.

Sinopsia

Posible ete da Euskal Herrian oindino laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekaz ezkutatuz joan ziran laminak. Baina ez larritu. Bat geratzen jaku eta bere istorioa kontauko deutsugu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!