jaiak

Andramariak ospatuko dira Lemoan asteon

Asier Abrisketa 2022ko irailaren 7a

Eguenean mezea, trikitilariak, jolasak eta Zirkus ikuskizuna egongo dira; zapatuan barriz, Sustrai Colina eta Oihane Pereagaz bertso-bazkaria eta Taberna Ibiltariagaz poteoa.

Lemoaztarrek Andra Mari jaia berreskuratu dabe eta egun bitan ospatuko dabe, urri lehenengoaren 8an, eguena, eta 10ean, zapatua. Andra Mari eguna, meza nagusiagaz hasiko da eta eguerdian Etxebarria aita-seme trikitilariek girotuko dabe herria. Arrastirako barriz, alkartrukeko gazteek hainbat tailer eta jolas antolatu dabez. Gero, Malas Compañias konpainiaren Zirkus ikuskizuna egongo da ikusgai.

Zapatua barriz bertsoak entzun, jan eta poteatzeko eguna izango da Lemoan. Ekintza nagusia izango da bertso-bazkaria, Colina eta Perearen parte-hartzeagaz, Kulturguneko plazan. Honen aurretik eta atzetik, poteo musikatua egingo dabe herritik. Lehenengo, 13:00etan batuko dira Mailuki tabernan. Arrastian, barriz, 19:00etan hasiko dira Atxetatik eta Taberna Ibiltaria taldeak girotuko dau poteoa. Hogei bat musikarik osotuten dabe taldea, eta euskal abestiak kantatzen ipiniko dauz poteatzaileak.

Egitaraua

Urri lehenengoak 8, eguena
  • 12:00etan, Meza Nagusia Andra Mari eleizan.
  • 13:00etan, Etxebarria aita-seme trikitilariak herritik.
  • 17:00etan, alkartrukeko gazteek antolatutako tailer eta jolasak, Elizondon.
  • 19:00etan, Zirkus ikuskizuna Kulturguneko plazan.
Urri lehenengoak 10, zapatua
  • 13:00etan, poteo musikatua, Mailuki tabernatik.
  • 15:00etan, bertso-bazkaria.
  • 19:00etan, Taberna Ibiltaria taldeak girotutako poteoa, Atxeta tabernatik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!