Eskupelotea

San Antolin torneoko txapeldunordea izan da Ainhoa Romero

Asier Abrisketa 2022ko ira. 6a, 16:59

Leire Galeanok 18-11 gainditu eban domekan lemoaztarra, Lekeitioko lau t'erdiko finalean.

Emakume Master Cup-en San Antolin torneoaren lehen edizinoko finalak jokatu ziran hilaren 4an Lekeitioko Santi Brouard frontoian. Binakako eta lau t'erdiko txapelak egon ziran jokoan eta atzen horretan hartu eban parte Ainhoa Romero lemoaztarrak, baina 18-11 galdu eban.

Leire Galeanoren aurkako partidua orekatua eta bardindua izan zan hasikeran, hamarnako bardinketara arte gora eta behera ibili zan markagailuko aldea. Halanda be, Galeanoren erremateak nagusitu ziran eta Romero 11 tantuetan geratu zan atzenean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!