herri kirolak

Arabako lasto jasotzean txapeldunordea izan da Ruth Linaza

Asier Abrisketa 2022ko irailaren 6a

Hilaren 3an jokatu zan txapelketea Eltziegon eta lemoaztarrak bere marka personala apurtu eban, 25 jasoaldi eginda.

Urri lehenengoaren 3an jokatu zan Eltziegon Arabako Lasto Jasotze Txapelketea. Ruth Linaza probalari lemoaztarra Garbiñe Lopez de Uraldegaz lehiatu zan, Euskal Herriko txapelduna hain zuzen be. Txapela Lopez de Uraldek jantzi eban, 29 jasoaldira helduta. Lemoaztarra atzetik geratu zan, baina pozik agertu da lortutakoagaz; izan be, aurreko marka personala hiru jasoaldigaitik gainditutea lortu eban, hau da, 25 jasoaldi.

Hurrengo asteetan, Arabako Trontza Txapelketa Mistoan be parte hartuko dauala aurreratu dau Linazak. Baina oindino Federazinoak ez dau egun eta lekurik zehaztu. Arabako txapelketetan denporaldi sano ona egiten dabil lemoaztarra. Izan be, abuztuan hiru txapelketatik bitan jantzi dau txapela: ingudean eta zakulari proban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!