Urri lehenengoaren 10ean Lemoan egongo dira Sustrai Colina eta Oihane Perea bertsolariak, bertso-bazkarian kantetako. Kulturguneko bazkarian parte hartzeako, sarrerak aldez aurretik erosi behar dira Lemoako udaletxean, gaur arte, hilak 5. Menu beganoa eta orojalea dagoz aukeran 15 euroren truke, umeentzako prezioa barriz 10 eurokoa da.
Holan, zapatuan bertsoak entzun, jan eta poteatzeko eguna izango da Lemoan. Ekintza nagusia izango da bertso-bazkaria, 15:00etan, Colina eta Perearen parte-hartzeagaz, Kulturguneko plazan. Baina bertso-bazkaria ez da eguneko plan bakarra izango. Honen aurretik eta ostetik, poteo musikatua egingo dabe herritik. Lehenengo, 13:00etan batuko dira Mailuki tabernan. Arrastian, barriz, 19:00etan hasiko dira Atxetatik eta Taberna Ibiltaria taldeak girotuko dau poteoa. Hogei bat musikarik osotuten dabe taldea, eta euskal abestiak kantau eta jantzatzen ipiniko dauz poteatzaileak