Zapatuan, Laudion jokatu zan Euskadiko Trontzalarien Txapelketa Mistoa eta bertan, taldea osotu eben Ruth Linazak eta Juan Carlos Lopezek. Guztira, lau bikotek hartu eben parte eta atzenak izan ziran lemoaztarra eta okinarra, hamabost epaiak ebagiteko hamaika minutu eta erdi behar izan ebezalako.
Podiuma osotu eben bikoteak honeek izan ziran: Ainhoa Iraizoz-Josetxo Barberena (05:48), Garbiñe Lopez de Uralde-Jon Lapazaran (05:53) eta Maria Iraizoz-Iñaki Barberena (07:42).
Txapelketak abuztuan
Trontza mistoa ez da Linazak hileon jokatutako txapelketa bakarra. Beste lau jokatu dauz eta txapel bi lortu, Arabako Ingude Jasotze Txapelketan eta Arabako Zakulari Txapelketan. Arabako Trontza Txapelketan ostera hirugarren egin eban eta bigarren Euskal Herriko Lasto Jasotze Txapelketan.