herri kirolak

Arabako Ingude Txapelketea irabazi dau Ruth Linazak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 9a, 10:36

Euskal Herriko Lasto Jasotze Txapelketan bigarren eta Arabako Trontza Txapelketan hirugarren be izan da astegoienean.

Ruth Linaza probalari lemoaztarrak hiru txapelketa jokatu dauz hiru egunetan, danak jarraian. Hurrengoz hurrengo, zapatuan Arabako Emakumeen Trontza Txapelketan, domekan Euskal Herriko Emakumeen Lasto Jasotze Txapelketan eta astelehenean Arabako Emakumeen Ingude Jasotze txapelketan hartu dau parte eta postua hobetu dau proba bakotxean. Trontzan hirugarren, lasto jasotzean bigarren eta ingudean txapelduna izan da Linaza. Atzen honetan, minutu eta erdian 89 jasoaldi egin dauz, 10 kiloko ingudeagaz Gasteizen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!