jaiak

Kirol Eguna ospatuko da eguenean Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 26a, 16:29
argazkia: unsplash.com

Jaietako txupinazoaren bezperan jokatuko dira futbito, eskupelota eta padel txapelketen finalak. Txosnagunean herri afaria be egingo da 21:30ean.

Hilaren 29an, barikua, hasiko dira Lemoako jaiak, baina berotzeko aukerea egongo da eguenean be. Arrastian zehar, jaietako kirol txapelketen finalak jokatuko dira kiroldegian: 15 urtez azpiko futbito finala 17:00etan, 15 urtez gorakoena 18:00etan, eskupelotako finala 19:00etan eta padelekoa 19:30ean. Horrezaz gain, 19:00etatik 20:00etara Mozorro Lehiaketan parte hartzeako izena emoteko aukerea egongo da kiroldegian.

Iluntzean barriz, final guztiak amaituta, txosnagunera joango da jentea herri afarian parte hartzera, 21:30ean. Afarian, bingo musikatua egongo da eta kartoiak markatzeko boligrafoak etxetik ekarteko deia egin dau Jai Batzordeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!