memoria historikoa

Datorren astean hasiko dira Auzolandegiko gazteak Lemoatxako lubakietan lanean

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 26a, 13:04

Hogei bat gazte egongo dira abuztuko lehenengo hamabostaldian Gerra Zibil garaiko lubakiak garbituten, Aranzadiko kideekaz indusketak be egingo dabez.

Abuztuaren 1ean helduko dira Auzolandegia programako parte hartzaileak Lemoara, abuztuaren 15era arte. Aste-barruan, Lemoatxan pasauko dabez goizak, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzeagaz Gerra Zibileko lubakietan behar boluntarioa egiten. Aurretik, Pablo Rodriguez Lemoako Gizartegintza teknikariagaz Lemoatx 1937 museoa eta Lemoatx mendi inguruko lubakiak ezetuko dabez, lanean zer topauko daben jakiteko.

Bertan, aurreko urteetan egindako berreskurapen prozesuagaz segiduko dabe, 1937 urteko burruka hareetan gertatutakoa hobeto ulertzen jarraitzeko. Horretarako lubakiak garbitu eta zaku barriak ipinita egokituko ditue, Aranzadigaz batera indusketa eta ikerketa lanakaz jarraitu bitartean. Halanda be, ez dira lan egiteko bakarrik etorri eta arrasti eta astegoienetan hainbat ekintza egingo ditue, inguruetatik batzuk.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!