jolasak

Ur parke bat zabaldu dau Lemoako Udalak

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 22a, 09:41

Arraibi barriztatzeko lanen proiektu barruan egin dabe plazan umeentzako ur parke txikia.

Lemoako Arraibi auzoa barriztatzeko proiektuaren lanak 2018an hasi ziran, patioaren konponketeagaz. Guztira, 1.538.004,25 euroko aurrekontuagaz gauzatu dira proiektuaren hiru faseak. Atzen hileetan plazan eta kalean izan dira lanok eta kaminoa barriro zabaldu ostean, plazan kokatutako ur parkea estreinau dabe umeek asteon.

Lanak garagarril amaierarako amaituta egotea espero dau Udalak, hau da, Lemoako jaietarako. Izan be, oindino plazan dabiz lanean beharginak. Obrak amaitzerakoan, plazea "auzotarrentzako atseginagoa eta irisgarritasun arazo bakoa" izango dala azpimarratu dau Saioa Elejabarrieta alkateak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!