memoria historikoa

"Oroitzeak dakarren askatasunaz" lehiaketea antolatu dabe Udalak eta EHUk

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 21a, 12:18
Lemoatx 1937 museoko irudia.

Lemoako Memoria Historioa artearen bidez gorpuzteko lehiaketearen helburua da gerra eta diktadurako herritarren bizipenak gaurkora ekarri eta aitortza justua egitea.

"Oroitzeak dakarren askatasunaz" erronkea, Lemoako Memoria Historikoan oinarritutako proiektu artistikoak garatzea da, banaka edo taldeka, eta euskeraz. Artelanaren formea librea izango da, iraunkorra zein ez-iraunkorra. "Artearen ikuspuntutik herriaren testuinguruan sakondu" behar dabe artelanek. Eta horretarako, kokapena edo proiektua garatzeko lekua be aukeratu ahal izango dabe.

Baina hasteko, urri lehenengoaren 26a muga lez hartuta, portfolio formatuan proiektuaren dokumentazino grafikoa. Horregaz batera, ikasketak egiaztatzen dauzan dokumentazinoa eta curriculuma aurkeztu beharko dira fakultateko Hedapenerako Dekanotzan edo ecultural.bellasartes@ehu.eus helbidean.

Arte Ederren Fakultadeko irakasle bik eta Lemoako Udaleko ordezkari bik, aurkeztutako proiektuen artean hiru aukeratuko ditue eta bakotxak 800 euro jasoko dauz artelana garatzeko. Honeek 2023ko urtailean aurkeztu beharko dabe gauzatutako proiektua Lemoan eta atzenean, epaimahaiak ebatziko dau irabazle bakarra. Honek, 2.500 euroko dirulaguntzea jasoko dau proiektua burutu eta maiatzeko Memoria Astean lemoaztarrei egindakoa aurkezteko.

Parte hartzaileak

Lemoako Udalak eta Arte Ederren Fakultadeak antolatutako lehiaketan fakultadean ikasi daben lemoaztar guztiek hartu ahalko dabe parte. Lemoakoak ez diranak barriz, 2017tik aurrera fakultadeko ikasketak amaituta izan edo datorren ikasturtean matrikulauta egon beharko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!