mendia

Martxan dago Lemoatx Trail lasterketarako izen emotea

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 20a, 11:25

Zemendiaren 20an jokatuko dira 24 eta 16 kilometroko lasterketak. Horrezaz gain, mendi martxa familiarra be egongo da zazpigarren edizinoan.

Atzo, garagarrilak 19, zabaldu zan VII. Lemoatx Trail-en izena emoteko aukerea. Epea zemendiaren 14ko 20:00etan amaituko da, lasterketea baino sei egun arinago. Ganzabal Mendi Taldeak lasterketa bi eta mendi-martxa bat antolatu dauz.

Lasterketa nagusiak 24,2 kilometroko luzeerea dauka, 1.350 metroko desnibelagaz. Lemoako herrigunetik hasi, Kabreruenetik pasau eta Belatxikieta (661m) igon beharko dabe. Lemoako eskoletara bajatu ostean barriro egin beharko dabe gora korrikalariek, Lemoatxara (363m). Handik jarraian bajatuko dira eskoletako helmugara.

Lasterketa laburreko parte-hartzaileek barriz, Belatxikietako zatia egingo dabe, Lemoatxara igon barik: 16,4 kilometro eta 800 metroko desnibela. Mendi-martxa familiarra egiten dabenek ostera, Lemoatx igon eta bajatuko dabe. Zortzi kilometro eta 425 metroko desnibela dauka ibilbideak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!