Sute batek pabiloi bat erre dau Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 20a, 09:16

Gauean izan da sutea Estazinoa kalean eta 25 persona atera behar izan dabez etxetik. Goizean, surik ez baina ke asko dago inguruetan. Pabiloia eta goiko hamar bizilagunen etxebizitzak guztiz galdu dira.

Goizaldeko 02:30ak aldera heldu dira suhiltzaileak, Lemoako estazino alboan dagoan Opel-en pabiloi azpian sua izetu dala-ta. Suhiltzaileen esanetan, azpiko solairuan material plastikoa egon da gordeta, 50 tona. Su hori gorantza joan da eta tailerra harrapatu dau. Kotxeek eta bertan gordetzen ziren 4.000 litro gasoliok be hartu dabe su. Azkenean, eraikina erreka aldera jausi da eta goian bizi ziran hamar bizilagunek euren etxebizitzak guztiz galdu ditue. Zorionez, arinago urten dira danak etxetik eta alboko eraikinetik be atara dabez, badaezpada, dozena bat lagun.

https://twitter.com/BomberosBizkaia/status/1549651490284912640?s=20&t=l03Nzkt4rxo-PHab3wU

https://twitter.com/BomberosBizkaia/status/1549651490284912640?s=20&t=l03Nzkt4rxo-PHab3wUQxQ

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!