Kontzertua

Abereh-k kontzertua eskainiko dau Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 13a, 09:45

Kotxepin Kultur Etxean aurkeztuko dau bakarlariak Joan-etorrian diskoa hilaren 15ean, 20:30ean.

Lemoako Kultur Etxeak konbidauta, Abereh-k (Mikel Berganza) zuzeneko kontzertua eskainiko dau bariku iluntzean. Bertan, bakarlariak bere atzen lana taularatuko dau, Joan-etorrian diskoa. 2020ko atzen egunetan Bonberenean grabautako zazpi kantuko lanak Karlos Osinagaren gidaritzea izan dau.

Holan aurkezten dau Bonbereneak diskoa: "Edozelan definidu behar izatekotan lo-fi folk, emo eta punkrockaren arteko zeozer izango litzateke, baina zer dira etiketak...".

Abereh Iruñan bizi dan bizkaitarra da eta Hartzak Blues Band eta Estricalla taldeetatik pasau ostean hasi eban bakarkako ibilbidea 2016an. Ordutik lau disko argitaratu dauz Berganzak: Zaunka datoz arin (autoekoizpena, 2017), Logela sessions (autoekoizpena, 2018), Laino eta Belatz artean (Bonberenea, 2019) eta Joan-etorrian (Bonberenea, 2021).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!