jaiak

Zapatuan ospatuko dira Tallerreta eta Lemorietako jaiak

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 12a, 09:45
Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek.

Eguerdiko txupinazoaren ostean bazkaria, kontzertua, DJa eta oilasko erreak egongo dira Lemoako auzoetako ospakizunean.

Garagarrilaren 28an hasiko dira Lemoako jaiak baina zapatu honetan, hilak 16, berotzen hasteko aukerea izango dabe lemoaztarrek. Izan be, Tallerreta eta Lemorieta auzoetako jaiak ospatuko ditue. Egun osorako egitaraua antolatu dabe, eguerditik gauera, jana eta musikea izango dira protagonista nagusiak.

12:00etan, txupinagaz batera lehertuko da jaia Atutxen eta kalejireagaz batera ibiliko dira auzotarrak inguruetatik. Bazkaria Cementoseko etxeetan izango da, 15:00etatik aurrera. Ostean, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek laukote durangarrak rantxerak joko dauz. 21:00etan oilaskoaren erreketea egingo dabe, Palestinarekiko alkartasun keinu bereziagaz.
Gauean barriz, DJ bat egongo da Bikandi tabernan, Azurreka Selektor.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!