obrak

Ibilgailuentzako noranzko bakarreko bide lez zabaldu da Arraibi kalea

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 11a, 12:13

argazkiak: Lemoako Udala

Arraibi barriztatzeko lanak amaitzeko gitxi faltau danean, "oinezkoentzako pentsautako auzoa" gura dabela adierazo dau Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak.

Lemoako Arraibi auzoa barriztatzeko proiektuaren lanak 2018an hasi ziran, patioaren konponketeagaz. Guztira, 1.538.004,25 euroko aurrekontuagaz gauzatu dira proiektuaren hiru faseak. Atzen hileetan plazan eta kalean izan dira lanok eta barikuan zabaldu zan kaminoa. Autoentzako, norabide bakarreko kalea izango da oindik aurrera, Zornotzarako noranzkoa. Holan, "oinezkoen mesederako" espaloiak asko handitzeko aukerea izan dabela azaldu dau Elejabarrieta alkateak.

Lanak garagarril amaierarako amaituta egotea espero dau Udalak, hau da, Lemoako jaietarako. Izan be, oindino plazan dabiz lanean beharginak. Atzen asteetan ur-jolasak ipini ditue eta obrak amaitzerakoan, plazea "auzotarrentzako atseginagoa eta irisgarritasun bakoa" izango dala azpimarratu dau alkateak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!