literaturea

'Oroitzen hondarrak nota txikietan' emonaldia dakar Kotxepinek

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 1a, 11:30

Zapatuan izango da Mikel Etxabururen atzen poema liburuaren errezitaldia, Lemoako Kultur Etxean 20:30ean.

Mikel Etxaburu poeta ondarrutarraren Ahaztu baino lehen, ama (Pamiela) liburuan oinarrituta dago, Oroitzen hondarrak nota txikietan ikuskizuna eta musikea, jantza eta irudiak be batzean ditu. Etxabururen poemei, Nerea Zuloaga abeslari billaroztarrak eta Izaskun del Cerro pianojoleak ipinten deutsie musikea, irudiak barriz, Yera Sanchezenak dira.

Ordubete inguruko emonaldiak, giro intimoan, zahartzaroa, memoria eta desmemoria, bizitza eta heriotzea hartzean ditu gaitzat. Ama bizitzaren atzen fasean sartzerakoan hasi zan idazten liburua Etxaburu, oin dala lau bat urte, esperantza emoteko kantu bat da. Izan be, ikuskizunak, gai horreen gaineko bizipenak konpartiduteko aukerea emoten dau.

Etxaburuk beste hiru poema liburu be baditu: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014) eta Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016). Atzen hau izan zan saritua, Blas de Otero-Bilbo Uria nazinoarteko tituloagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!