ipuin kontalaria

'Bidaia liluragarria' ipuin kontaketea egongo da gaur Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 29a, 12:50

Kotxepin Kultur Etxean izango da aniztasun, bardintasun eta ekologiaren aldeko ipuin kontaketea, 18:30ean.

Pasau dan urteko urrietan Kotxepinen egon ziran Antton Aranburu eta Lore Ibarguren Lemoara bueltauko dira gaur, hilak 29, ipuin kontaketa desbardin bategaz. Oingoan, Bidaia liluragarria izango da lau eta zortzi urte bitarteko umeentzako kontauko daben istorioa.

Ikuskizun honetan, Perli eta Koxkolok bidaia bat egitera konbidauko ditue umeak. Musika eta jantzen laguntzeagaz, familia giroan ondo pasetako aniztasunaren, bardintasunaren eta ekologiaren aldeko bidaia izango da. Lurrean hasi eta ilargira be helduko dan bidaian, munduko txoko eta lagun bitxiak ezetuko ditue Perli, Koxkolo eta umeek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!