Lana

Hitzarmen duin baten aldeko mobilizazinoak hasi dabez Cementos Lemonan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 28a, 11:01

Lan orduetatik kanpo alkarreratu ziran astelehenean, baina beharrezkoa izan ezkero, lan-ixteak egiteko prest agertu dira langileak.

Cementos Lemonako lan hitzarmena 2021 urtea amaitu orduko indargabetu zan eta, LABeko ordezkariek adierazo dabenez, enpresak eta langileek atzen batzarretan ez dabe hau hobetzeko akordiorik lortu. Holan, langileek "mobilizazino dinamika bat" ipini dabe martxan. Astelehenean goizeko 07:00retan batu ziran "Cementos Lemona burrukan, hitzarmen duina orain!" pankartearen atzean, LAB eta ELA langileen sindikatuetako sinadurakaz.

Mobilizazino zikloa "lehenik lan orduetatik kanpo" hasiko dabela adierazo daben arren, "blokeo egoera honen aurrean" lana gelditzeko prest be agertu dira. Hitzarmen barria sinatzekotan, euren lanpostuen segurtasuna mantentzea eta enpresearen zuzendaritezak malgutasun gehiagorik ez izatea eskatuko dabe. Izan be, kezkatuta agertu dira atzen urteetan langileen kopurua gitxitu dalako eta langileen esanetan, enpreseak "gaur egungo plantillea gehiegizkotzat joten" daualako. Holan, langileek euren "enpleguaren defensan atzerapausurik ez" dabela onartuko adierazo dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!