Kontzertua

Lemoan be entzun ahalko da 'Bihotz anpuluak'

Asier Abrisketa 2022ko eka. 16a, 11:16

Bihotz Gorospek barikuan, hilak 17, eskainiko dau kontzertua Kotxepin Kultur Etxean, 20:00etan.

Bihotz Gorospek bere bakarkako lehen lana, Bihotz anpuluak, aurkezten jarraitzen dau. Oingoan Lemoako Kultur Etxean izango da kontzertua, bagilaren 17 iluntzean. Bertan, Amagana dokumentalean abestutako kantuak eta atzenaldian bere Youtube kanalean argitaratutako abesti propioak eta bersinoak taularatuko dauz Gorospek, Inun musikariaren laguntzeagaz.

Bakarkako proiektu hau atzen urteetan beste musikari eta alkarte batzuekaz egindako alkarlan eta kolaborazinoen ostean dator. Besteak beste, Yogurinha Borova, Harrobi, Bizipoza Elkartea eta Kupelagaz ibili da lanean. Honeekaz hainbat disko, telebista saio eta bideoetan hartu dau parte Gorospek. Inunegaz be bada lan egindakoa, oin Bihotz anpuluak kontzertu aroaren musikaria dana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!