Lemoako Gaztelekuak Mendexako kanpinean egingo diran bost eguneko udaleku itxiak antolatu dauz aurten. Garagarrilaren bigarren astean joango dira, martitzenetik zapatura. Bertan olinpiadak, ur kirolak eta superbibentzia egingo dabez, besteak beste.
2010 eta 2006 urte bitartean jaiotakoek hartu ahalko dabe parte, horretarako bagilaren 19a izango da www.lemoa.net webgunean izena emoteko atzen eguna. Gehienez be, 36 gazterentzako lekua egongo da eta gehiago matrikulau ezkero, zozketa bidez ebatziko dira plazak. Mendexara doazenek 30 euro ordaindu beharko dabez.