futbola

Lemoako Harrobik ez dau Lurraldeko Lehentasunezko Mailara igotea lortu

Asier Abrisketa 2022ko eka. 13a, 11:43

"Urte oso polita izan da, pena gertu geratu garelako, baina pozik gagoz bizi izan dogunagaz".

Lemoako Harrobi taldeak, Lurraldeko Lehentasunezko Mailara igoteko promozinoa jokatu dau ligan bigarren postuan amaitu ostean. Lehenengo partidua bagilaren 4an jokatu eban etxetik kanpo Atletismo Ortuellaren kontra eta 2-1 galdu eban. Bueltako partidua ostera hilaren 11n jokatu eben Arlonagusian. Baina talde lemoaztarrak ezin izan eban garaipenik lortu, banakoagaz amaitu zan partidua. "Urte oso polita izan da, pena gertu geratu garelako, baina pozik gagoz bizi izan dogunagaz" adierazo dabe Lemoako Harrobiko zuzendaritzatik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!