urteurrena

Lemoako Batzokiak 44. urteurrena ospatuko dau astegoienean

Asier Abrisketa 2022ko eka. 9a, 13:15

1977tik gaur arte egindakoa gogoratzeko egitaraua antolatu dau EAJk bariku eta zapaturako.

1977 urtean hasi zan, Euzko Alderdi Jeltzalearen eskutik, Lemoako Batzokiaren historia. Aurten bete dauz 44 urte eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza egingo ditue bai barikuan bai zapatuan. Bihar, bagilak 10, hasiko da jai giroa, zuzeneko musika eta danontzako sardinak egongo dira iluntzean.

Zapatuan barriz, bagilak 11, azkolari probak eta poteoa egongo dira eguerdian. Gero, Batzokian zerbitzauko da asteburuko menua. Arrastian, helduentzako Mus eta Briska Txapelketak zein umeentzako puzgarri eta txokolatea egongo dira. Urteurrena musikeagaz amaituko da. Izan be, 22:00etan Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen joko dauan kontzertua zuzenean proiektauko dabe Batzokian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!