Antzerkia

Dxusturi Teatroak 'Lakoste' antzezlana taularatuko dau Kotxepinen

Asier Abrisketa 2022ko eka. 9a, 11:54

Zapatu iluntzean izango da 2021eko Poltsiko Antzerki Jaialdiko lehen saria irabazi eban obraren emonaldia.

Bagilaren 11n, 20:00etan egongo da ikusgai Lemoako Kultur Etxean Laskoste antzezlana. Dxusturi Teatroa konpainiak ekarriko dau oholtzara Eneritz Artetxe gidoilari, aktore eta zuzendariaren obra. Lan honek, euskerazko formatu txikiko antzerkien sorkuntza eta ekoizpena bultzatzeko helburua daukan Poltsiko Antzerki Sorkuntza jaialdiko lehen saria jaso eban 2021ean.

Lakoste galdera ugariren gainean eregiten dan proposamen eszenikoa da: “Zelan buztartu ama bakarra eta sortzaile izatea? Zergaitik ez deusku inok sekula menopausiaz ganoraz berba egiten? Zelan hezi nerabe bat? Ze jente-arte mota gabiz nerabeei transmitiduten? Mundu distopiko honetan geratzen ete jaku alkar zaintzarako eta maitasunerako tarterik?”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!