Jaialdia

Euskal Jaia ospatuko dabe Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 3a, 11:53
Kittu taldea.

Poteo musikatuagaz hasi, herri bazkariagaz jarraitu eta iluntzean, erromeriagaz jantzan ospatuko dabe jaia zapatuan.

Bihar, hilak 4, ospatuko dabe lemoaztarrek aurtengo Euskal Jaia. Festa 13:00etan hasiko da, Mailuki tabernatik abiatuko dan poteo musikatuagaz. Horretarako Kittu taldea konbidau dabe, 15:00etan hasiko dan herri bazkarira arte herria girotzeko. Bazkaria Elizondon izango da baina eguraldi txarra bada, eskolako aterpera mobiduko dabez mahaiak. Iluntzean be, musikeak jarraituko dau Elizondon, Oskarbe taldearen erromeriagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!