etxebizitza

Alokairua ordaintzeko dirulaguntzak emongo dauz Lemoako Udalak

Asier Abrisketa 2022ko mai. 26a, 12:33

18 eta 35 urte bitarteko gazteek bagilaren 2ra arte eskatu leikiez emanzipazino prozesuan lagunduteko dirulaguntzok.

Lemoako Udalak etxebizitza alokatzea diruz lagunduko dau, gazteei Lemoan emanzipatzeko laguntzea eskaintzeko helburuagaz. Laguntzea eskatzeko eskubidea 18 eta 35 urte bitartekoek izango dabe, bagilaren 2ra arte.

Baldintza nagusiak dira, etxea Lemoan egon, bertan erroldatu eta alokairua 700 euro baino gitxiagokoa izatea. Beste alde batetik, beharrezkoa izango da gitxienez urtebeteko kontratua betetea (urtailetik, abendura), jaube eta maizterraren artean familia-loturarik ez egotea eta kontratua Bizilagunen erregistrauta egotea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!