Kontzertua

Euskal eta argentinar kantu herrikoiak taularatuko dauz Arbasoak bikoteak

Asier Abrisketa 2022ko mai. 25a, 16:45
argazkia: @arbasoak

Kotxepin Kultur Etxean izango da kontzertua maiatzaren 27an, 20:00etan.

Sebastian Ustarrozek eta Andoni Martinez de Ustaranek osotutako Arbasoak taldeak Euskal Herria eta Argentinako doinuak kontzertua eskainiko dau bariku iluntzean, Lemoako Kultur Etxean. Gitarra eta perkusinoagaz lagunduta, migrazinoaren ondorioz estu lotutako herrialde bietako kantutegi herrikoia lantzean dau bikoteak. Euskaldunontzako ereserki bihurtutako Xalbadorren heriotzan abestiaren bersinoa adibidez.

Arbasoak izenak dinoanez, taldekideen arbasoak dira lotura musikala egin dabenak. Izan be, Sebastian Ustarrozen birraitita "goseak bultzauta" joan zan Argentinara. Joan etorriko bidaia izan da, Sebastian oin Hernanin bizi da-ta. Holan, Andoni argentinarragaz batu zan Arbasoak taldea martxan ipinteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!